Euskadiko II. Ornitologia Maratoia

2016-09-12

Urriaren 1ean Euskadiko II. Ornitologia Maratoia egingo da. Nahi duen edonork parte hartu ahal izango du eta 24 orduz EAEko edozein tokitan ahalik eta hegazti-espezie gehien identifikatu.

Datorren urriaren 1ean, larunbata, Euskadiko II. Ornitologia Maratoia egingo da Aranzadi Zientzia Elkartea, Espainiako Ornitologia Elkartea, Birding Euskadi eta Basquetourren eskutik eta Ataria, Urdaibai Bird Center, Ekoetxea Urdaibai, Txingudi Parketxea eta Geoparkearen koordinaziopean.

Ingurumen hezkuntzako jarduera bat da eta nahi duten herritarrek parte hartu ahal izango dute. 24 orduz ahalik eta hegazti-espezie gehien identifikatzea da helburua, EAEko edozein lekutan.

 

DATA: urriaren 1a, larunbata
IZEN-EMATEA: info@torremadariaga.org

Informazio gehiago: torremadariaga.net

Euskadiko II. Ornitologia Maratoia