Mendata - Sakoneta Geotour
Debatik abiatuta Itxaspera joango gara autobusez. Oinezko ibilbide bat eginez, Mendatagainera iritsiko gara, marearteko zabalgunearen eta itsaslabarren bista paregabeak eskaintzen dituen talaia. Sakonetako kala zoragarrira eta bertako itsaslabar ikusgarrietara jaitsiko gara, euskal kostaldeko tokirik magikoenetako batez gozatzera, abenturaren kutsua hartuko diogun ibilbidea eginez.
- Iraupena: 3h. 30 min
- Ordua: 10:00h
- Irteera: Turismo bulegoa (Deba) - Ikusi Debako turismo bulegoaren kokapena
- Prezioa: 15 euro (16 urtetik beherakoentzat 6 euro)
- Gutxieneko adina: 12 urte
- Bisitari kopuru mugatua: 27
- Beharrezkoak: Haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak, mendiko makilak eta ura
- Tiketak: webgune honetan bertan eta Debako turismo bulegoan




