Euskal Kostaldeko Geoparkea
Lurrak, zuhaitz zaharrek enborrean bezala, bere iraganaren memoria gordetzen du. Paisaien, harkaitzen eta fosilen irakurketaren bidez deszifratzea abentura zoragarria da. Euskal Kostaldeko Geoparkean planetaren eta gizakiaren historiako hainbat kapitulu biltzen dira, baita bestelako ezaugarri natural eta kulturalak ere. Bertan, gure historian eta denbora geologikoan barna ibilbide liluragarri batean murgiltzeko. Euskal Kostaldeko Geoparkeak mundu berriak ditu deskubritzeko, flyschetik eta karstetik abiatuta, kultura eta tradizioekin jarraitzeko. Hauxe da bidaia erakargarri horretarako gonbita.
Orain gutxi TVE2 kateak gure Geoparkeari buruz emititu dituen bi erreportai ikusteko gonbitea luzatu nahi dizuegu:




