Geoparkeari buruz

Euskal Kostaldeko Geoparkea DEBA, MUTRIKU eta ZUMAIAko udalerriek osatzen dute eta Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatua.

Lehen begiratuan, itsasertzetik barrurantz, bata bestearen atzetik dauden zelai eta basoak nabarmentzen dira. Baina beti gertatzen den bezala, benetako edertasuna barnealdean dago, eta leku honen interes benetakoa erraietan aurkituko dugu. Geologia da paisaia honetako egiazko protagonista, Lurraren historiako pasarte zirraragarrienak gordetzen baititu.

2010az geroztik, Euskal Kostaldeko Geoparkea Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da. Eta 2015eko azaroan, UNESCOren Munduko Geoparke izendapena eskuratu zuen, balio bereziko toki eta paisaia geologikoen garrantzia azpimarratzen duen izena.

Geogarapen, Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako Elkarteak kudeatzen du Geoparkea. Deba, Mutriku eta Zumaiako udalak izan ziren fundatzaileak eta gerora beste entitate batzuk atxikitu dira, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia, besteak beste.

Geoparkeari buruzko azken albisteak

Jaso epostaz gure buletina