Kontratatzailearen perfila
2012ko otsailaren 22an, 12:00tan, www.geoparkea.com webguneko kontratatzailearen perfilean argitaratu zen moduan, Deba, Mutriku eta Zumaiako Flyschean bisita gidatuak egiteko kontratazioaren inguruan aurkeztu diren eskaintzen A eta B gutunazalak zabaldu dira.
Bidebatez, Geogarapenek “Eskaintza Ekonomikoa”ri dagokion C sobrea zabaltzeko eguna zehaztu du. Otsailak 29an izango da, eguerdiko 12:00tan, Debako Udaletxean (Portu Kale 1, 20820). Interesa dutenak bertaratu daitezke.
***
Urriaren 30eko 30/2007ko Sektore Publikoko Kontratuaren Legea betez, GEOGARAPEN-eko (Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako Elkartea) Administrazio Kontseiluak, onestu zituen GEOGARAPEN-eko kontratazio barne-prozedura arautzen duten Kontratazio-Jarraibideak.
Kontratuen esleipenari dagokionez, Jarraibide hauei esker bermatuak geratzen dira printzipio hauek: publizitate, konkurrentzia, gardentasun, konfidentzialtasun, berdintasun eta diskrimizazio eza.
Kontsulta itzazu GEOGARAPENeko KONTRATAZIO JARRAIBIDEAK




