Marearteko Zabalgunea

Flyscheko bizitza eta koloreak ezagutzen

Bisita data gehiago ikusi

Oinez
  • Iraupena: 03:15
  • Bisitari kopuru mugatua: 20
  • Beharrezkoak: Haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eta ura.
  • Gutxieneko adina (urteak): 10
  • Prezioa: 17,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 9,00 € )
  • Irteera puntua: Zumaiako turismo bulegoa (Kantauri plaza 13, Zumaia) Errota Berri Landetxea, Sakoneta, Deba. edo Mutrikuko turismo bulegoa (Txurruka plaza, Mutriku)

Bisita harrigarri honek biologiari erreparatzen dio batez ere. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea ezagutuko dugu, labarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua. Oso ekosistema aberatsa dauka: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak eta bestelako izakiak aurkituko ditugu; kolore eta forma anitzetako bizitza zabalduko zaigu begien aurrean.

  • Ibilbidearen zailtasun maila ertaina-altua da; 3 orduz ibili behar da haitzetan. Gomendagarria da haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak (zola ez labaingarria duten oinetako itxiak eta erosoak) eta ura eramatea.