Kokapena
Zumaia, Deba eta Mutrikun, geoparkearen lurraldea osatzen duten hiru udaletan. Euskal Herriko kostaren erdian kokatzen dira, Gipuzkoako itsasertzaren mendebaldeko muturrean. Lurraldeak, ekialdean, Getariarekin egiten du muga, hegoaldean Aizarnazabal, Zestoa, Azpeitia, Azkoitia eta Mendarorekin, Gipuzkoako udalak denak ere, eta mendebaldean, Bizkaia aldean, Ondarroarekin.
Eremua oso ondo komunikatua dago, eta hiru euskal hiriburuetatik hurbil kokatuta. Donostia, adibidez, autoz 30 minutura dago, eta 50 minutura Bilbo (geoparkeko herrietatik populazio gehien duen Zumaiatik abiatuta kalkulatutako datuak).
Lurralderako sarbideetara hurrengo bide eta garraio-azpiegituren bitartez hel daiteke:
Ibilgailu pribatua
- A-8 autobidea (E-70) Bilbo-Behobia (Frantziako muga), Kantauriko autobidetik mendebalderantz jarraitzen duena, Kantabria eta Asturiaserantz, eta geoparkeko lurralde osoa zeharkatzen duena.
- Eibar-Gasteiz AP-1 autobidea, A-8a N-1ekin lotzen duena, geoparkeko lurraldean zehar.
- Donostia-Bilbo N-634 errepidea, lurraldea zeharkatzen duena.
Trena
- Bilbo eta Donostia lotzen dituen Euskotreneko trenbidea, geoparkean (Zumaia eta Deban) bi geltoki dituena: Euskotren
- Bilbo eta Donostiarako trenak beste helmuga batzuetatik abiatuta: Renfe
Autobusak
- Donostiatik > Euskotren
- Zarauztik > Euskotren
- Eibartik > Euskotren
- Geoparkearen eremuan hainbat geltoki dituzten herrietako eta eskualdeetako autobusen bidez
Hegazkina
- Bilboko Nazioarteko Aireportua, geoparketik 77 kilometrora kokatutakoa. Aireportuko webgunea
- Hondarribiko aireportua, geoparketik 53 kilometrora. Aireportuko webgunea




