Karst

Karstaren Ibilbidean barneratuz gero, paisaia harrigarriz beteriko mundu batean bidaiatuko dugu; Debako Lastur ibarrak, Gipuzkoako bailararik eder eta berezienetarikoak, edo Mutrikuko Astigarribia eta Olatzek, kasu, osatutako paisaian. Lurraldean dauden ezin konta ahala kobazuloen artean, Ekain haitzuloa (Deba) nabarmentzen da. 2008tik gizon eta emakume guztien ondare izendatuta dago, eta paleolitikoko margo-multzo garrantzitsua biltzen du. Karsteko Ibilbideak landa-bizimoduarekin harremanetan jartzea ahalbidetuko digu gainera, baita bertako produktuak dastatzea ere. Bestalde, izaki mitologikoen bizilekua eta gure jatorria irudikatzeko leku aproposa dela ikusiko dugu.

Karst-aren ibilbideko bisita gidatuak