Mutriku, Deba, Zumaia txalupa ibilbidea
Oinez eta itsasoz egingo dugun ibilbide osoan, itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutu ahal izango ditugu, besteak beste: Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak.
Zumaian, Algorriko puntara gerturatuko gara oinez, bertako haitzetan betirako arrastoa utzi duten gertakari planetarioak ezagutzeko. Horren barruan sartzen da bisitaldia baino lehen izango den autobus-zerbitzua.
- Iraupena: 2h. eta 30 min.
- Ordua: 17:00h
- Irteera: Mutrikuko portua
- Amaiera: Zumaia
- Prezioa: 20 euro (12 urtetik beherakoek: 10 euro)
- Bisitari kopuru mugatua: 12
- Beharrezkoak: Berokia eta oinetako egokiak
- Tiketak: webgune honetan bertan edota Mutriku, Deba edo Zumaiako turismo bulegoan




