Marearteko Zabalguneko Biodibertsitatea. Geotour
Debatik abiatuta Itxaspera joango gara autobusez. Oinezko ibilbide bat eginez, Mendatagainatik Sakonetako kala zoragarrira eta bertako itsaslabar ikusgarrietara jaitsiko gara, Euskal Kostaldeko tokirik magikoenetako batez gozatzera. Bertako itsaslabarretan barrena, biodibertsitate handiko ingurune natural berezi honetara egokitutako izaki txiki ugari deskubrituko ditugu.
- Iraupena: 3h. 30 min
- Ordua: 10:00h
- Irteera: Turismo bulegoa (Deba) - Ikusi Debako turismo bulegoaren kokapena
- Prezioa: 15 euro (16 urtetik beherakoentzat 6 euro)
- Gutxieneko adina: 12 urte
- Bisitari kopuru mugatua: 27
- Beharrezkoak: Haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak, mendiko makilak eta ura
- Tiketak: webgune honetan bertan eta Debako turismo bulegoan
egutegia ikusi




