Martxan da zientzia eta teknologiaren X. Elhuyar Olinpiada

Elhuyar Fundazioak antolatzen duen zientzia eta teknologiaren olinpiadak 10 urte bete ditu. Edizio berrirako prestatu diren berrikuntzen berri eman dute . Urteurrenarekin batera, itxura berritu du Elhuyar Olinpiadak, eta webgunea estreinatu du. Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago Elhuyar Olinpiada, eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago.