"Marea Zumaian" kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu Kepa Junkerak

2016-05-30

Kepa Junkerak eta Sorginak taldeko neskek Zumaiari eskainitako Marea Zumaian kantaren aurkezpena egin dute Geoparkearen Astearen baitan. 

Kepa Junkerak, Sorginak taldeko kideek lagunduta, "Maletak" disko berriko Marea Zumaian kanta eta bideoklipa aurkeztu zituen larunbatean Alondegian. Abestiaren hitzak Jon Maia bertsolari zumaiarrak idatzi ditu. Bideoklipa apirilean grabatu zuten Algorriko kalan eta Itzurungo hondartzan.

Musikari bizkaitarra hiru urtez bizi izan zen Zumaian haurra zela eta larunbateko emanaldia Zumaiako herriari eskainitako omenaldi txikia izan zen.

Ekitaldia Josune Herrarte Udaleko euskara teknikariak aurkeztu zuen eta bertan izan ziren, Kepa Junkera eta Sorginekin batera, Santi Yaniz argazkilaria eta Jordi Monedero, bideokliparen egilea.

Bideoklipa hemen ikus dezakezue:

 

"Marea Zumaian" kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu Kepa Junkerak