Denis Itxaso Turismo diputatuaren eta Maite Cruzado Turismo zuzendariaren bisita Geoparkera

2016-05-25

Debabarreneko eskualde garapenerako Debegesa agentziak gonbidatuta, izan ditugu gaur gurean Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo diputatua eta Maite Cruzado, Aldundiko Turismo Zuzendaria.

Debegesa garapen agentziak eta Debabarrena Turismok antolatuta, gaur asteazkena Gipuzkoako Ahaldun nagusiorde eta Turismo diputatu Denis Itxasoren eta Aldundiko Turismo zuzendari Maite Cruzadoren bisita jaso dugu Debako turismo bulegoan -bertan dago Geoparkearen egoitza-. Haiekin batera izan dira Debegesako Turismo arduraduna, Cristina Iturriagagoitia, Debako alkatea, Pedro Bengoetxea, eta Mutrikuko alkatea, Jose Angel Lizardi.

Bisita goizeko 10:00etan hasi da eta bertan Cristina Iturriagagoitiak, Debegesako Turismo arduradunak, eskualdeko proiektu eta baliabide turistiko nagusiak aipatu ostean, Euskal Kostaldeko Geoparkean jarri dute arreta nagusia. Leire Barriusok hartu du ondoren hitza, Geoparkearen proiektua azaltzeko. Hain zuzen ere, Debabarreneko kostaldeko bi herriek, Debak eta Mutrikuk, ondoko Zumaiarekin batera osatzen dute Geoparkea. Azalpen hauen ostean, Debako pantalanera abiatu dira, uda denboraldiari begira dagoeneko prest baita, eta ontziratu egin dira Sakonetaraino itsas-ibilaldi bat egiteko asmoz, flyscheko itsaslabarrak ikusiz. Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoa izan dute gidari itsas-irteeran zehar.

Ondoren, Mutrikura abiatu dira denak eta bertako baliabide turistiko garrantzitsuenak bisitatu dituzte.

Denis Itxaso Turismo diputatuaren eta Maite Cruzado Turismo zuzendariaren bisita Geoparkera