Albaola bisitatu dute Europako Geoparkeen Sarearen 37. koordinazio batzarrean parte hartzen ari diren 69 geoparkeetako ordezkariek

2016-03-18

Baleontziaren eraikuntza gertutik ezagutzeko aukera izan dute, baita ALBAOLAko instalakuntzak zein Itsas Kultur Faktoriako museoa bisitatzeko ere.

Argazki galeria ikusi

Twitter: #37EGNMeeting

Europako Geoparkeen 37. Koordinazio batzarra Euskal Kostaldean Geoparkean (Deba, Mutriku, Zumaia) izaten ari da. Programaren barruan, 140 partaideek ALBAOLA bisitatu zuten atzo arratsaldean.

Bisita honen zergatia, besteak beste, 2015eko abenduan UNESCOk ofizialki babestu zuen San Juan baleontziaren proiektuan datza. UNESCOren logotipoa proiektu honekin lotura duten ekintza guztietan erabiltzea baimentzeaz gain, bere babes osoa bermatzen dio. Alde batetik UNESCOren helburuekin bat datorrelako eta bere programetan proposatutako helburuei laguntzen dielako, eta bestetik eraikuntza prozesuan erabiltzen ari den zehaztasun zientifikoa dela eta.

Baleontziaren eraikuntza gertutik ezagutzeko aukera izan dute, baita ALBAOLAko instalakuntzak zein Itsas Kultur Faktoriako museoa bisitatzeko ere.

Donostiako Udaletxean harrera

Albaola ezagutu ostean, Donostiara bisita egin zuten bildutakoek. Bertan Eneko Goia alkateak harrera egingo zien Udaletxean eta Miren Azkarate udaleko Kultura zinegotziak DSS2016 ekimenaren berri eman zien.

 

 


Albaola bisitatu dute Europako Geoparkeen Sarearen 37. koordinazio batzarrean parte hartzen ari diren 69 geoparkeetako ordezkariek